Nolako jokoa da?
- Jokoa Interneten garatuko da, maletilla.gara.net webgunean, azaroaren 18tik abenduaren 15era.
- Jokoak ematen dituen harribitxiak GARAko orrialdeetan argitaratuko dira egunero.
- Lau astez, txandaka, plazako zezenek bertsotarako gaia jarriko dute, eta maletillek bertso edo kopla bidez erantzun beharko diete.
- korrida: Xabier Paya. Azaroaren18tik azaroaren 24ra.
- korrida: Maialen Lujanbio. Azaroaren 25etik abenduaren 1era.
- korrida: Xabier Silveira. Abenduaren 2tik abenduaren 8ra.
- korrida: Andoni Egaña. Abenduaren 9tik abenduaren 15era.
- Maletillek bertsoak zortziko txikian egingo dituzte, eta koplak neurri txikian.
- Bertsoak webgunetik bidali beharko dira, eta koplak webgunetik nahiz SMS bidez.
- Ez dago parte hartzeko inolako mugarik; jokalari bakoitzak nahi beste bertso edo kopla bidal dezake.
- Epaile talde batek puntuatuko ditu bidalitako bertso eta kopla guztiak.
Hauek dira epaileak.
- Asier Ibaibarriaga
- Maialen Arzallus
- Aitzol Astigarraga
- Alaia Martin
- Laxaro Azkune
- Josu Telleria
- Gainera, publikoak botua eman ahalko die bertso nahiz koplei, webgunean.
- Larunbateko GARAn argitaratuko da korrida osoa, maletillen bertso nahiz kopla onenekin eta aste horretako bertsolariaren erantzunekin.
Nola parte hartu jokoan?
- Izen-ematea eskatuko da (sariak banatu ahal izateko)
- Izen-abizenak
- Emaila
- Goitizena
- Herria
- Bertsoak bidaltzeko
- Webgunetik soilik bidali ahalko dira. http://maletilla.gara.net
- Koplak bidaltzeko
-
Koplak SMS bidez edo webgunetik bidali ahalko dira.
SMSa 5533 zenbakira bidali behar da, honako testuarekin eta formatuarekin:
KOPLA (tartea) Izena.Abizena.Herria. Koplaren lehen lerroa. Koplaren bigarren lerroa. Koplaren hirugarren lerroa. Koplaren laugarren lerroa
Adibidea:
KOPLA June.Basterretxea.Urretxu. Maritxu nora zoaz. Eder galant hori. Iturrira Bartolo. Nahi badezu etorri
SMS bakoitzaren kostua 0,60 € + BEZ.
- Botuak
- Publikoak gogoko koplak eta bertsoak bozkatu ahalko ditu. Horretarako webgunera jo beharko da.
SARIAK
- Mallorcara bidaia
- Lau korridetako bertso eta kopla onenen artean zozketatzeko.
- Nekazal turismo batean asteburua
- Asteko bertso eta kopla onenarentzat, bi pertsonentzat.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finalerako sarrerak
- Astero 10 sarrera zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean, koplakariak barne.
- Asteko bertso eta kopla bozkatuenentzat, bina sarrera.
- Kamisetak
- Egunero puntuazio onena hartu duten bertsoak sarituko dira.
- Maletillen Matxinada bertso-afarirako gonbidapena
- Astero bi lagunentzat bina sarrera zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean.
- Bertsolariak: Andoni Egaña, Xabier Silveira, Xabier Paya, Maialen Lujanbio, maletillak eta bertaratuko diren guztiak.
- Eguna: Urtarrilak 12, larunbata
- Lekua: Lizeaga sagardotegia. Astigarraga (Gipuzkoa)